miércoles, 18 de febrero de 2009

Euskal Herriak ez du bidea bakarrik egiten



Euskal Herria ez doa bakarrik demokrazia eta autodeterminaziorantz izan du lelotzat Euskal Herriarekin III Elkartasun Asteak.

martes, 3 de febrero de 2009

Etorkinei buruzko powerpointa



Anita, Alex eta ni eginiko powerpointa aurkezten dizuet oraingoan. Musika gabe dago, baina gure intentzioa berdin ikusten da musika gabe. Zuen gustokoa izango delakoan hemen jarri det.

Odeo






Jamie Cullumen abestitxo bat da hau, estudioan grabatutakoa. Neretzat lasaigarria da benetan, beraz espero det zuentzat ere holan izatea.

Kontsumismoa

Gazteen artean modak egunerokotasunaren barnean aurkitzen dira: erretzea, edatea, drogak hartzea, edota arropa, jolasak,...
Guzti hau kontsumoaren parte da, kapitalismoaren garapenerako tresna; gauza guztien merkantilizazioa eta sortutako beharrizanen munduan murgiltzen gaituena.
Herramintetatik garrantzitsuenetarikoa gazteak gara, kontsumismora bultzatzen gaituztelako edozein momentutan; kontsumismoaren harrapakinak garelako eta aukeratzeko askeak garela uste dugulako.
Sistemaren barnean mantendu nahi gaituzte honen bidez eta hortatik ateratzeko gai izan behar gara aske izateko eta bizitzeko.

Facebook

Beno ba, irakasgaia dela eta facebooka egin behar izan det. Tresna honen bidez bideoak, argazkiak eta holakoak igo daitezke eta horrez gainezka lagunak egin, mezuak bidali eta zenbait gauza interesgarri aurkitu ditzazkegu. Nahi duenak baki zein den nere izen eta abizenak handik aurkitzeko eta kontaktuan mantentzeko.

Facebook batera harpidetzeko tutoriala



Tutorial hau klaserako egin degu Anita eta nere artean Facebookera harpidetzeko pausuak eskainiz. Web orrialde honi esker argazkiak interneten izango dituzu eta lagunak egiteko aukera egongo da. Baliogarria izango delakoan blogera igoko dut.

lunes, 2 de febrero de 2009

Umeak jo?

Zenbaterainoko eskubidea dago zure seme-alaben gainean eskua jartzeko?
Nola jakin arazoak hasi ostean zer egin?
Adibide moduan oin dela gutxi argitaratutako berria: ama bat bere semea jo zuen eta semeak denuntziatu egin du hamar urterekin.
Emakume horrek 18 hileko kartzeleratze zigorra jaso du eta ezin da bere semeari hurbildu 500 metrotara urte t'erdiz. Auzoko guztiek umea urduria eta zaila delakoan daude eta psikologo batek haien alde egin du.
Hona nere galderak: nolatan jarri dezake hamar urteko ume batek denuntzia bat horregatik eta egia al da tratu txarrak izan direla?
Nere ustetan kriston jipoiak ematetik beste muturrera pasa gara; izan daiteke berri hau egokiena ez izatea, baina nahiko ondo isladatzen du adierazi nahi nuena.